Idazlea: Roberto Pavanello
Urtea: 2016-05-3
Argitaletxea: Mensajero
Silver anai-arrebak bere osaba Charlirengana joango dira. Osaba Charli bizi den tokira joateko trenez joan beharko dira eta estazioan osabaren kotxearekin etxera joango dira. Osaba Charlik bakoitzari bere logela erakutsiko dio, eta afaldu ostean lo egitera joango dira Martin, Rebeca, Leo eta Bat Pat.
Hurrengo egunean osaba Charlik bere lagun baten oroigarri dendara eraman behar ditu 3 umeak. Han Charliek nahi duten gauza erosteko baimena utzi beharko die umeei. Leok iparrorratza erosiko du, Rebekak dortoka baten forma duen funtsezko kate bat hartuko du eta Martinek piratei buruzko liburu bat. Horren ondoren etxera joango dira eta Martin korriketan bere logelara joango da erosi duen liburua irakurtzera. Irakurtzen dabilen bitartean liburutik orri bat eroriko da. Martinek orri hori altxatzen duen bitartean Rebeka eta Leori deika dabil. Orrian burezur baten forma duen uharte bat agertuko da, eta hiru anai-arrebak uharteari buruzko informazioa bilatzera hasiko dira. Azkenean uharte horretan altxor bat dagoela jakingo dute. Zer gertatuko da altxorrarekin?
Niri liburu hau asko gustatzen zait, abenturazko liburu bat da eta interesgarria. Oso erraz irakurtzen da eta ez dauka zati bat ere astuna denik, gainera misteriokoa da eta amaiera-arte ez da jakiten ze gertatuko den. Bukaera oso berezia dauka, dauka horregatik hasieratik amaierara interesgarria da. Liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Manex Reguillaga
2017-10-28
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina