Gizakiaren sorreraren jatorria zalantzan jarri dute

Orain arte gizakia Afrikan sortu zela uste izan badute ere froga berriek Europa jotzen dute sorburu.


izakia uste baino lehenago banatu zen txinpanzeengandik eta gainera Europan gertatu zen banaketa. Hori dio duela 7.2 milioi urteko hominino baten fosilak.
Gaur egun arte txinpanzeen eta gizakion adarra duela 5-7 milioi urte Afrikan banatu zela uste izan da. Hipotesi honi eusteko Afrika ekialdeko fosilak ziren sostengu, eta bertan gertatu zen klima aldaketagatik basotik sabanara igarotzeak homininoen eboluzioa bultzatu zuela zion.
Hipotesi honi kontra egin ahal izateko fosilak aurkitu dituzte Grezian eta Bulgarian. Izan ere, bertan aurkitutako masailezur eta hagin batean frogatu dute homininoak direla.

Iturria: Elhuyar.eus

Iruzkinak