Eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute

Astronomiaren historian lehenengo aldiz, eguzki-sisteman sartu den asteroide bat aurkitu dute. Orain arte gurean aurkitu izan diren beste kometa eta asteroideak eguzki-sisteman bertan sortutakoak ziren, baina Oumuamua asteroide berria kanpoan sortutakoa da; milioika urte eman omen ditu espazioan bidaiatzen eguzki-sisteman ezustean sartu aurretik.

Hawaiiko Pan-STARRS teleskopioak antzeman zuen pasa den urrian. Zerua zeharkatzen zuen argi txiki bat zen, baina distira oso aldakorra zuena. Ezohiko ezaugarri horrek erakusten du objektua oso luzexka dela. 400 metroko luzera du, eta 7,3 ordutik behin biratzen da bere ardatzaren inguruan(errotazio mugimendua).


eguzki-sistemako asteroide berria bilaketarekin bat datozen irudiak
Iturria: zientzia.eus eta argazkia elhuyar

Iruzkinak