Ezekiel nora ezean

EZEKIEL NORA EZEAN


Ezekiel nora ezean;Jasone osoro,Elkar,2012


Resultado de imagen de ezekiel nora ezean Ezekielek 15 urte ditu. Etxean arrebarekin,Mariarekin, eta amarekin bizi da. Egun baten, eskola atarian, aita sarreran ikusiko
du eta liluraturik geldituko da. Klaseak bukatu eta etxean aitaren berri
emango du. Familiak ez du aita ontzat hartzen, gainera bere emaztea eta Naroa daude bere bizitzan. Maria aitarekin harremanetan jartzen da eta afari bat prestatuko du.

Arratsaldero Ezekiel kuadrilako lokalera joango da, Etxe, Ola eta Leon lagunekin denbora pasatzeko.Bere bizitzan ere Elena dago, bere amore platonikoa. Orain badirudi Ezekiel ez dagoela oso ondo Elenarekin eta  Naroarekiko zerbait sentitzen hasi da .Bere aitarekin galdutako denbora berreskuratzen dabil, eta Mariak etxetik joatea nahi du.

Bestetik, egun gutxi barru Leonen urtebetetzea izango da eta Olak festa izugarri bat antolatu nahi du. Segituan martxan jarriko  dira Leonen aita eta Jokin, Etxeren bikotea lagunduz. Festa eguna heldu da. Zer gertatuko da Ezekiel eta Naroaren artean? Zer gertatuko da Elenarekin?

Liburu hau oso arina da 156 orrialde ditu bakarrik, kapitulu motzak dira. Liburu honetan sentimendu nahasketak ageri dira liburuan:adiskidetasuna,poza…Besteen lekuan jartzen lagunduko dizun liburua da hau.

Liburu motzak irakurtzea maite duenari gomendatuko niokeen liburu bat izango zen.


Borja Bernalte

Iruzkinak