Medikuntza-ikerketatan gehiago hartzen dira kontuan generoa eta sexua, ikertzaileak emakumeak direnean. Ondorio horretara iritsi dira Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, milioi bat eta erdi medikuntza-ikerketa aztertuz.
Gaixotasun askok ez diete berdin eragiten gizonezkoei eta emakumezkoei, ezta tratamenduek ere. Sexua eta generoa faktore garrantzitsuak dira medikuntzan, baina, hala ere, ikertzaileen arabera, medikuntza-ikerketa gehienak arrekin egiten dira, bai animalietan, bai pertsonetan.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina