Stephen Hawking fisikari ospetsuak aurreikusi du 600 urte barru gizakiak lurra suntsituko duela, hau suzko bola bat bihurtuz. Horregatik, bizitzeko toki berriak bilatzeko beharra azpimarratu du zientzialariak, eta 'auzo' gertukoenera, Alpha Centaurira, joatea proposatu du, hondamenditik ihes egiteko.
Bere ustez, Lur planeta hainbat kausengatik suntsituko da, hala nola populazioaren tamainagatik eta energi beharragatik. Proiektuak finantziazio pribatua beharko duela ohartarazi du fisikariak. Alpha Centaurira 20 urtean bidaltzea aurreikusten du proieku horrek, argiaren abiaduraren frakzio batera joanda.
"Sistema horrekin, ordubetean iritsi gaitezke Martera, zenbait egunetan Plutonera, Voyager pasatzea astebetean eta Alpha Centaurira 20 urtean", esan du. Gaur egun existitzen den espaziontzi bizkorrenak 30.000 urte beharko lituzke hara iristeko.
Iturria: www.eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina