Screenshot 2017-10-04 at 21.58.15.pngMirari hegalari
                             
Egilea: Iñaki Zubeldia
Marrazkiak: Jabier Erostarbe
Argitaletxea: Gaztetxo
2011n 5. argitalpena

Mirari da liburu honetako protagonista, hamar urte dituen Oñatiko gaztetxo bat, eta berak neba bat eta ahizpa bat ditu: Harkaitzek hamalau urte ditu, eta Aloñak, aldiz, hamabi.
Bera oso pozik dago oporretan, bere amak gaur ikastolara joateko esango dio, baina Mirariri ez zaio gustatzen ikastolara joatea, bakarrik egoten delako jolas tokian. Hara joan behar du ordea. Ikastolara heltzean, andereñoak gelakide guztiak Arantzazura joan behar direla esango du, gaua bertan pasako dutelako.
Mirari, Arantzazutik mendira autoz joango da, gidaria aitaren laguna delako, autoan jarri eta hainbat gairen inguruan hitz egingo dute bidaia osoan zehar. Denok elkarrekin mendian lo egiten geratuko dira. Hurrengo goizean Mirarik bi lagun hartu eta mendi tontorrera abiatuko dira bere ausardia erakutsi nahian.
Mendi tontorrera heldu bezain pronto, Mirarik paraxut batekin salto egingo du,  baina hegala apurtu eta putre batekin topo egingo du, korapilatuta geldituko da eta. putreak Mirari bere kabira eramango du eta bi aste bertan emango ditu. Baina zer gertatuko zaio Mirariri bien bitartean ? Nola aurre egingo dio egoera berri hori?
Irakurtzea gomendatzen dizuet, abentura dibertigarriak baititu eta abenturetan murgilduz erraz irakurtzen den liburua da,  puntu interesgarri bat ematen baitio liburuari, beraz abenturazalea bazara irakurketaz gozatu.
Jokin Soria Marcos

2017/10/01

Iruzkinak