Liburuaren izenburua: Txorien zoriak
Idazlea:Juan Manuel Etxebarria
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data:2007
Txori mota asko egoten dira txori-batzarra egiten, txori bakoitzak esaten du nondik nora joan diren, txoriaren izaera eta lekua deskribatzen dute eta txoriei gertatutako gauza interesgarri bat esango dute, handienetik txikienera hasiko dira euren historiak esaten banaka-banaka. Txoriak janaririk ez daukaten egun batean arranoa bere buruarekin haserretu eta hegan egitea pentsatuko du eta txori guztiei kobazuloan geratzeko esango die. Txoriek hara joatean, bakoitzak bere istorioa kontatuko dute, baina nor izango da azken istorioa kontatzen duena? Eta zer esango du?
Niri liburua gustatzen zait txori mota batzuk ezagutzeko aukera izan dudalako eta istorio dibertigarriak bai desberdinak irakurtzeko aukera ematen duelako. Zuek ere, irakurtzera animatzen zaituztet.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina