Tximistek erreakzio nuklear atmosferikoak eragiten dituztela baieztatu dute. Eta erreakzio horietan isotopo erradioaktiboak sortzen dira. Teorikoki proposatuta zegoen tximistetan sortzen diren gamma-izpiek erreakzio nuklearrak eragin ditzaketela. Baina, teoria hori ezin izan da baieztatu. Iada, ikertzaile japoniar batzuek frogatu dute teoria zuzena dela. Otsailaren 6an Japonian izandako ekaitz batean, lau erradiazio-detektagailuren bidez neutroiak eta positroiak detektatu zituzten.
Iturria: zientzia.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina