INSPIRA manifestua. Neskei eta emakumeei zientziaren eta teknologiaren esparruak zabaltzen.

Guk ere bat egiten dugu Inspira manifestuarekin!

Mundu global eta askotarikoan bizi gara, berdintasuna arlo askotan lortu gabe dagoen batean. Arduratu eta kezkatzen gaituen bat generoaren eta teknologiaren arteko etena da.
Frogatuta dago emakume gutxiagok aukeratzen dituztela lanbide teknologikoak, emakume gutxiagok egiten dutela lan mundu zientifiko eta teknikoan, garrantzi gutxiagoko postuetara heltzen direla emakumeak eta garrantzi eta maila bereko postuetan soldata baxuagoak jasotzen dituztela.
Horiek guztiak ez dira gertatzen gustu eskasagoa, gaitasun apalagoa, bokazio urriagoa edo jarduera maila apalagoa dutelako. Gizarte, kultura eta hezkuntza faktoreek ahalduntzen, aitortzen eta sustatzen dituzte emakumeak gizonak baino maila txikiagoan. Hezkuntza eta gizartea eraikitzeko erabiltzen ditugun estereotipoek, sozializazio prozesuek, genero rolek, ezkutuko matxismoek sinestarazten digute emakumeak ez direla hain gai eta horiek eragiten dute emakumeek aintzatespen txikiagoa izatea gizarte eta ekonomia mailan.
Errealitate hori aldatu egin daiteke, ordea, eta egitea garrantzizkoa da. Asko dugu jokoan. Eta gizarte osoari dagokigu lan hori, gizartea osatzen dugun pertsona eta erakunde guztioi.
Adierazpen hau konpromiso bat da, adierazpen honekin bat egiten duten pertsona eta erakundeena, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde aktiboki lan egitekoa zientzia eta teknologia esparruan, ildo hauen bitartez:
1. Hausnartu eta berrikusi berdintasuna dagoelako uste faltsua. Berdintasun hori oraindik ez dela existitzen erakusten duten datuak ezagutu eta oraindik lan handia dagoela lortzeko konturatu.
gender

solutions
2. Jendaurrean aitortu emakume eta gizonek gaitasun, eskubide eta erantzukizun berdinak ditugula eta aitormen bera merezi dugula.
3. Berdintasun falta horren ondorioak ezagutarazi eta lan egin ekimen positiboen beharraz gizartea kontzientziatzeko eta berdintasunik eza saihesteko, zientzia eta teknologia sistema arduratsua eta askotarikoa sustatuz.
women
4. Emakume zientifiko eta teknologoak agerian jarri, historian izan direnak eta egungoak, haien lana aitortu eta erreferente berriak eratzeko.
Hedy Lamarr
girl
5. Gizarte mailako estereotipoei buelta eman, genero rolei buruzko usteak desmitifikatzeko; eta STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) arloetako lanbideen aukera zabalaren berri emateko.
6. Neskak animatuta, gai eta aitortuak sentituko diren gizarte eta hezkuntza ingurua sortu, etorkizuna inolako mugarik gabe aukeratu ahal izan dezaten.
kids
7. Emakumeak ahalduntzen lagundu, hori maila guztietan lortzeko ekimenak garatuz.
strong



Iruzkinak