Abiadura handiko asteroide bat Lurrera hurbilduko da otsailaren 4an

Asteroide baten irudia. Argazkia: NASA






2002 AJ129 asteroidea, Lurretik gertu dauden objektu erregistratuen artean abiadura handienetakoa duena, oso gertu pasatuko da otsailaren 4an, baina ez du gure planeta jotzeko arriskurik izango.

Gertuen egongo den unean, 34 kilometro segunduko abiadura izango du asteroideak, Lurretik gertu dauden objektuek normalean izaten dutena baino askoz ere altuagoa.

21:30 aldera izango da Lurretik hurbilen asteroidea, 4,2 milio kilometrora hain zuzen ere (Lurra eta Ilargiaren arteko distantzia 10 aldiz).

Asteroide hau potentzialki arriskutsu gisa izendatuta dago, baina ez du, benetan, gure planetarekin talka egiteko arriskurik adituen arabera.


Iturria: EITB.eus

Iruzkinak