Argazkian ikusten dugun paisaiaren ezaugarriak hauek dira:
- Kolorea: Uraren urdina eta arrokek dituzten marroi-gris koloreak nabarmentzen dira gehienbat. Nahiz eta, mendietan landareetan dagoen berde kolorea ikusi.
- Geologikoak: Argazkian, itsasoa eta mendi bat nabaritzen dira. Mendia malkartsua da, eta itsasoa olatu gabe ikus dezakegu. Albo batean, itsasoak garraiatutako edo higatzen dabilen arroka batzuk ikus daitezke.
- Klimatikoak: Ingurune euritsu eta beroa.
- Biologikoak: Alboko mendian landaretza ugaria da, beraz, bertan animalia ezberdinak daudela pentsa liteke. Itsasoari dagokionez, ordea, animalia gutxiko lekua dela esan dezaket, eta horrela pentsatzeko arrazoi bat itsasertzean dagoelako da. Bestalde, arroketan, animalia txiki eta gutxi batzuk egon litezkeela uste dut. (adibidez; karramarroak, mejiloiak, lapak…)
- Antropikoak: Argazkian ez da gizakiaren eraginik ageri.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina