Dorretxe zaharreko misterioa






Idazlea: Fernando Morillo

Argitaratze eguna: 2002ko Azaroa

Argitaletxea: Ibaizabal






Liburu honen protagonista Andoni da Andoni Paulo VI auzoan bizi da, auzo horretan tradizioa da San Joan sua egitea, baina ez San Joan su normal bat, inguruko auzoetatik handiena izan behar da. Arazo bat izango dute, ordea, gero eta jende gutxiago dago. Halere, Andonik San Joan su handiena egiteko bere lagunen (Iker, Gari eta Intza deitzen dira) laguntza izango du.




Guztia antolatzeko geldituko dira, baina Intza berandu helduko da, eta itxaroten duten bitartean “Pixbe” zaharra ikusiko dute. “Pixbe” marinela zen, eta istorioak kontatzea asko gustatzen zaio. Ume talde batekin dagoela, istorio bat kontatzen hasiko da, beraz, Gari, Iker eta Andoni, itxaroten duten bitartean, istorioa entzutera joango dira.

Istorioa kontatzen ari den bitartean Itziar helduko da, eta Pixberi San Joan surako egurra non


lortu galdetuko diote. Pixbek Dorretxe zahar batera bidaliko die, baina, dorretxean kontuz izateko esango die. Dorretxera sartzean guztia ilun dagoela ikusiko dute, baina, berdin-berdin sartzea pentsatuko dute. Egurra hartzen dauden bitartean itzal arraroak ikusten hasi dira, mamuenak bezalakoak, 4 lagunak oso beldurtuta daude.

Zer egingo dute? Ideia ona izan ahal da dorretxean sartzea?

Niri, liburu hau ez zait asko gustatu, istorioa interesgarria iruditu arren, oso astuna egin zait, baliteke, beste momentu batean irakurrita, liburua gehiago gustatzea, adibidez, udan, baina, orain, etxeko lanak ditugula ez dut liburua gozatu, eta liburu bat horrela irakurtzea zaila da, baina, lehen esan dudan bezala istorioa interesgarria da, istorioak momentu lasai, barregarri eta misteriotsuak ditu, beraz, liburua ez da aspergarria egiten.

Iruzkinak