Felisa Martin donostiarra, meteorologoa eta Fisikan doktore

Felisa Martin Bravo donostiarra izan zen Fisikan doktore izatea lortu zuen lehen emakumea Espainian, 1926an. 



1898an jaioa, Donostiatik Madrilera joan zen Zientzia Fisikoak ikastera. Oraindik unibertsitarioa zela, institutu batean irakasle hasi zen, zientzia arloan. 24 urterekin lizentziaduna, X izpiekin kristalen egitura ikertzen hasi zen Julio Palacios fisikariaren ikerlari-taldean. Felisa izan zen lantalde horretako lehen emakumea.
  • Lur planetan badira lur edo oxido arraroz osatutako mea eta metal batzuk; horrela esaten zaie: lur arraroak. Felisa Martinen oxido-ikerketei esker, Espainia aitzindari izan zen mea eta metal horiei buruzko jakintzan. Konposatu kimiko hauek elektronikan, energia eolikoan, arlo militarrean, kotxe hibridoetan....erabiltzen dira.
  • 1928an, AEMET meteorologia-agentzian hasi zen lanean, agentziako lehen emakumea bihurtuz. 
  • Igeldoko metereologia zentroan galernak ikertzen aritu zen.
  • Madrilen, Inglaterran....hainbat ikerketa egin zuen.



Informazio-iturria: www.ikasbil.eus
Bideoaren egilea: Eusko-Ikaskuntza

Iruzkinak