Geiranger fiordoa (Noruega)

Argazkian ikusten dugun paisaiaren ezaugarriak hauxek dira:

  • Kolorea: Uretako urdina eta mendietan dagoen landarediaren berdea dira kolore nagusiak.
  • Geologikoak: Harana ikusten da, urez (itsasoko urez) betea. Higaduraz sortutako harana eta garaiera handiko mendiez inguraturik dago.
  • Klimatikoak: Ingurune euritsua.
  • Biologikoak: Alboetako mendietan landaredia ugaria da. Bertan animaliak egon daitezkeela pentsa daiteke.
  • Antropikoak: Erliebe horretan gizakiaren eragina txikia dela sumatzen da nahiz eta argazkian etxe txiki batzuk alboetan ikusi.

Iruzkinak