Gizajo baten egunkaria (Egia gordina)

Erlazionatutako irudiaIzenburua: Gizajo baten egunkaria 5: Egia gordina
Idazlea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Molino
Greg 16 urteko gazte bat da eta bere gurasoek bere kabuz lana topatu beharko duela adieraziko diote. Gregek lana topatuko du, lan hori oso erraza izango da; bere etxe aurreko amonari landareak ureztatu. Horren ondorioz bere lagunik onena galduko du denboraldi batean ez duelako ikusiko. Baina Greg-ek ez du hori bakarrik galduko, lana ere, Amona etxera heltzean, giltzak atean jarrita ikusiko dituelako. Hurrengo egunean klasera joan beharko du, oso kantsatuta egongo denez etxean gelditzeko asmoa izango du, baina bere amak ziztu bizian eskolara eramango du. Jolas ordua hastean, hain nekatuta dagoenez paretaren kontra jarriko da eta suaren botoia joko du. Bost minututan suhiltzaileak eta polizia eskolan agertuko dira eta zigor oso handia jarriko diote, eskolatik aste bat kanporatuta. Horregatik bere gurasoek aprobetxatuko dute eta oporretan joango dira, baina Greg bere aitona zaintzen geratu beharko da. Zer gertatuko da aitonarekin?

Niri liburu hau asko gustatu zait, gizajo honen bizitza oso barregarria delako. Bestalde, oso bizkor irakurtzen den liburu bat da, oso entretenigarria delako eta gertakizunak azkar kontatzen dituelako. Izan ere, liburu hau lau egunetan irakurri nuen.


Izei Herrero




Iruzkinak