Gizajo baten egunkaria (Egun zakurrak)

Gizajo baten egunkaria:
Gizajo baten egunkaria 3 bilaketarekin bat datozen irudiakEgun zakurrak


Liburuaren datuak:
Idazlea: Jeff kinney
Itzultzailea: Miren Arratibel
Argitaletxea: Alberdania



Gizajo hau Greg izenekoa da; ikasturtea bukatzean oso pozik egongo da, ez duelako berriro ikasi beharko. Baina bera kalera oso gutxitan irtengo da, egun guztia telebistaren aurrean egongo delako. Bere ama ez da ados egongo berak aukeratutako uda perfektuarekin eta igerileku batera eramango du, baina han beste arazo bat sortuko da; publikoa denez jende asko egongo da eta bera ez da eroso sentituko. Bestetik bere laguna Rowley klub baten barruan dago eta egunero, lagun bat eraman ahal izango du. Azkenik, Greg-eri hara joatea gustatuko zaio,  han gustuko duen neska bat egongo delako, baina neska hori soroslea da.

Baina azkenean neska hori lortuko du?

Niri liburu hau asko gustatu zait gizajo honen bizitza oso barregarria delako. Bestalde, niri pertsonalki hasierako orrialdeak oso aspergarriak eta astunak iruditu zaizkit. Hala ere,  gainerako zatia oso interesgarria iruditu zait, barre asko egin dudalako bai Greg-ekin eta baita bere lagun Rowley-ekin.

Izei Herrero

Iruzkinak