Liburuaren izenburua: Greta
Liburuaren idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkarlanean, S.L.
Argitalpen data: 2014/05/10
Oskar mutil gazte bat da, inoiz bere herritik irten ez dena. Ama galdu zuen, abandonatua izan zen, eta bizitza osoa amonarekin pasatu du. Oskar nagusitzen denean dena galduko du, geratuko zaion gauza bakarra Greta da, amonaren dendako manikia.
Ordu luzeak ematen ditu Gretari begira, hizketan, janzten, baina badago bere bizitzan maite duen beste pertsona bat, Ana, bere ezkongaia.
Anarentzat gehiegizkoa izango da Oskarrek Gretari ematen dion tratua. Azkenean bi aukera emango dizkio Oskarri, bera edo Greta. Zer sentimendu sentituko ditu Anak?
Oskar hirirantz abiatzen da Gretarentzako beste erakusleiho polit eta goxo bat aurkitzera, baina ez da erraza izango hirian bizirik irautea eta pertsona berezi asko ezagutuko ditu.
Egia esan, liburua polita eta interesgarria iruditzen zait. Istorio xelebre bat kontatzen du, bizidun baten eta bizirik gabeko baten arteko maitasuna eta adiskidetasuna.
Halere badu gustatu ez zaidan zerbait ere, liburua hiru zati desberdinetan zatituta dago, zati bakoitza pertsona desberdin baten ikuspegitik kontatzen da, orduan pixkat nahasi egiten zara. Horretaz aparte liburua asko gustatzen zait eta asko gomendatzen dut gure adineko gazteentzako.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina