Itziar Aretxaga

Itziar Aretxaga Mendez (Bilbo, 1965eko azaroaren 20a) euskal astrofisikaria da. Fisika-ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 1988an. 1990. eta 1993. urteen artean Madrilgo Unibertsitate Autonomoan astronomia ikasi ondoren, irakasle lanetan hasi zen bertan, fisikaren teoriaren inguruko eskolak ematen. 1993tik 1996ra bitartean, Britainia Handiko Cambridgeko Unibertsitateaneta Alemaniako Garching Unibertsitatean jarraitu zuen bere jarduna. 1998az geroztik, Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica Óptica y Electrónica institutuan lanean dihardu, eta nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan parte hartzen du.

Iruzkinak