MIDASEN ERAZTUNA
Liburu honen egilea: Patxi Zubizarreta
Marrazkiak: Mikel Valverde
Argitaletxea: Erein
|
Midas, Xabier deituriko ume bat da. Xabier, egun guztiak bezala ikastolara joaten da. Ikastolan dagoen bitartean, irakaslea komunera doala esaten die ikaskideei. Ikaskideak, irakaslea komunera doanean denak saltoka, garrasika eta jolasean hasiko dira . Irakaslea, berriz bueltatzen denean haserre egingo dio denei eta klaseko bati galdetuko dio, ea nor izan den lehena garrasi egiten. Honek Xabier izan dela erantzungo dio. Irakasleak Xabierri belarrietatik heldu eta horrez gain, zigorrik handiena erantziko dio. Zigor hori egun guztian kartoizko asto belarri batzuekin egotea eta mingaina bezalako lepoko bat ere edukitzea da. Hortik aterako diote Midas goitizena. Egun batean bere lagunek beraien koadrilan sartzeko burdinazko zubi erraldoi batetik uretara salto egin behar duela esan zioten. Berak beldurraren beldurrez ez daki salto egin ala betirako oilo busti bat bezala gelditu. Berak beldurraren beldurrez ez daki salto egin ala betirako oilo busti bat bezala gelditu.
Nire ustez liburu hau entretenigarria da, mutiko baten bizipenak kontatzen dituelako. Midas oso lotsatia eta isila da. Irakasleak txarto portatzeari ematen dion ondorioa nire ustez ez da batere egokia, astoen belarriak ipinita Xabier lotsagarri uzten du gelakideen aurrean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina