Liburuaren izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik
Liburuaren idazlea: Antxiñe Mendizabal Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2013ko maiatzaren 2a
Irati, 13 urteko neska bat da, hasieran neska jatorra, atsegina … zen baina, denborarekin aldatuko da. Alai egotetik oso triste edo haserre egotera pasatu, bere gorputzarekin konplexuak edukitzen hasi, bere gurasoei gezurrak esaten hasi, neurri gabeko erantzunak eman, etxera oso berandu heldu, eta horrelako hainbat egoera gertatuko dira.
Horren ondorioz, bere ama nazkatu, eta neurriak hartu beharko ditu, Iratiren etxean gauza asko aldatuko dira eta bere gurasoen aurka jarriko da . Zer gertatuko da? Iratik, gauzak aldatu egin direla ikusita bere jarrera aldatuko du? edo berdin jarraituko du?
Balorazioari dagokionez, liburu hau oso dibertigarria eta barregarria iruditu zait. Izan ere, bertan agertzen diren egoera batzuk nik ere nire gurasoekin bizi ditut. Gainera, irakurtzeko oso erreza da eta istorioa oso ondo kontatuta dago, horrez gain, marrazkiak dituenez egoerak eta pertsonaiak askoz hobeto ulertzen dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina