Nur eta denboraren liburua


Liburuaren izenburua: Nur eta denboraren liburua
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Ilustratzailea: Juan Luis Landa


Nur protagonista izango da.
Oraingo honetan, uda izango da, baina euri asko egingo du, beraz Nur eta bere lagunak, Nurren amamaren etxera joatea erabakiko dute. Nur denboraren liburu bat aurkituko du eta bere lagunak beregana urbilduko dira. Bera eta bere lagunak magiaz liburuan sartuko dira eta Erdi Aroko herri batera sartuko dira. Bertan, abenturak eta hango ohiturak zeintzuk diren ikusiko dituzte.
Zer gertatuko zaie? Etxera bueltatuko dira edo Erdi Aroko herrian geldituko dira?

Nire ustez, hasiera apur bat astuna egiten da, izan ere, pertsonai nahiz objektu bakoitza deskribatu egiten dituelako, eta hori ez zait asko gustatzen. Horrez gainera, irakurri joan ahala atsegina eta interesgarria egiten dela iruditzen zait eta irakurtzen jarraitzeko intriga ematen dizu. Bestalde, umeak irakurtzeko liburu aproposa dela iruditzen zait eta gainera, erraza ulertzeko eta oso arin irakurtzen den liburu bat da.

Iruzkinak