Izenburua: Nur eta Irlandarako bidaia.
Idazlea: Toti Martínez de Lezea.
Marrazkiak: Iván Landa.
Argitaletxea: Erein.
Argitalpen data: 2017ko maiatza.
Egun batean Nur eta bere lagunak (Liang, Ayana, Dimitri eta Hao Lin) Suzhou-ko hirian dabiltza, alde zaharrean. Bost lagunak sartuko dira denda magiko batean. Bertan Yan Yan andrea ezagutuko dute. Arratsaldean Nur eta bere lagunak joan egin beharko dira. Baina joan baino lehenago Yan Yan andreak opari bana emango die. Nur-i figurazko untxitxo bat oparituko dio, baina Nur ez da oso pozik geldituko eta horregatik Yan Yan andreak esango dio zorte ona ematen duela.
Arratsaldea hirian pasatu ondoren, etxera itzuli bezain laster, Nurrek aitari eta amari irakurtzera joango dela esango dio, baina liburu magikoarekin bidaiatzera joango da. Oraingoan Irlandara joango da. Gainera Irlandan ba du lagun bat: Finn. Bat-batean, Finn-en herrixkan agertu da, eta bere Finn lagunaren osaba ezagutuko du.
Zer gertatuko da Irlandan? Zer gertatuko da Finnekin? Eta Nurrekin? Eta jadezko untxitxo bitxi horrek zer zerikusi du bidaia honekin?
Nire ustez liburu hau, fantasiazko eta abenturazko liburua da. Irakurtzeko oso erraza da. Bertan benetako lekuak aurki eta deskribatzen ditu. Liburua oso erraza da irakurtzeko eta orduan 9-11 urte tarteko gazteei gomendatzen diet.
Ane Perez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina