Odol-zelula amak laborategian sortu dituzte

Odol-zelula amak laborategian sortzeko bi metodoren berri eman dute Nature aldizkarian argitaratutako bi lanetan. 

Hezur-muinean dauden odol-zelula ametatik sortzen dira odoleko zelula guztiak. Odol-zelula ama horiek, berriz, enbrioiaren garapenean sortzen dira odol-hodien paretetako zelula endotelial berezi batzuetatik, zelula endotelial hemogenikoetatik. Bihurketa horren mekanismo molekularrak ez dira ezagutzen oraindik, baina uste da gako direla laborategian odol-zelula amak lortzeko. Eta hain zuzen ere horretan oinarritu dira bi ikerketa-taldeak. 





















Informazio-iturria: Zientzia.eus


Iruzkinak