Ohar kritikoa: Lehen amodioa Suedian

Lehen amodioa Suedian


Egilea: Joxemari Iturralde
Marrazkia: Marcos San Blas
Argitaletxea: Ibaizabal                     
2013 13. argitapena



Risky da liburu honetako protagonista, hamabi urte dituen gaztetxo bat. Bere familiarekin Euskal Herrian bizi da. Ikastetxera ez doa pozik, bullinga egiten diotelako. Aitak lanagatik asko bidaiatzen du eta Risky txarto ikustean, Aste Santuko oporretan Suediara joatea gonbidatuko du.
Riskyren aitak Suediara heltzean, bere lagun baten etxean hamabost egunak pasako dituela esango dio.  Etxeko andreak Birgitta du izena eta Risky oso ondo hartuko du bere etxean, asko laguntzen dio eta elkarrekin telebista gustura ikusiko dute.

Birgittaren etxean dagoen bitartean, jende ugari ezagutuko du, baina bereziki neska ile hori baten konpainiarekin egotea atsegingo du, bere izena Ingrid da. Bere adineko neskato polit bat. Ingridek lagun on bi ditu, Sven eta Marja, elkarrekin gauza ugari egingo dituztenak. Hockey partidu bat ikustera joango da Risky eta Marja mutua  dela konturatuko da.

Risky eta bere lagun berriek hamabost egunetan hainbat bizipen izango dituzte: amodiozkoak, beldurrezkoak, tristurazkoak… Ingrid Riskytaz maiteminduko da,baina Ingridek bikotea dauka, zer gertatuko da?

Nik irakurri dudan lehen amodiozko liburua da, eta asko gustatu zait, batez ere irakurtzeko garaian Riskyren paperean sartu naizelako. Honek irakurketa asko erraztu dit. Liburua irakurtzera gonbidatzen dizut.

Iruzkinak