Urruneneko zulo beltza detektatu dute

Orain arte urrunenen aurkitutako zulo beltz baten berri eman dute Carnegie Institutuko astronomoek, Naturealdizkarian argitaratutako artikulu baten bidez. Azaldu dutenez Eguzkiak baino 800 milioi masa handiagoa duen quasar bat da, eta Unibertsoak 690 milioi urte zituenean sortu zen, hau da, gaur egun duen adinaren % 5 baino ez zuen garaian.
Iturria: zientzia.eus

Iruzkinak