Zazpi planeta topatu dituzte, izar gorri nano baten inguruan


Hamar teleskopio erabilita, eta nazioarteko lantalde handi baten elkarlanaren ondorioz, Lurraren antza duten zazpi planeta aurkitu dituzte, 40 argi-urtera dagoen nano gorri hotz baten inguruan.

Hain zuzen ere,  NASAren Hubble eta Spitzer teleskopio espazialaren datuak erabili dituzte, besteak beste, eta azken horren behaketak gako izan dira zazpi planeten parametroak ezagutzeko. Are gehiago, zazpigarren planeta Spitzerrek bakarrik detektatu du, trantsitu bakarrean. Hortaz, beste tresna batzuen bidez detekzioa baieztatu zain daude oraindik.

Informazio iturria: Zientzia.eus

planeta bilaketarekin bat datozen irudiak

Iruzkinak