Aste honetan izango da urteko lehenengo eklipsea


Ikuskizun astronomiko berria izango da otsailean, urtarrileko ilargi bete bereziaren ondotik: eguzki-eklipse partziala.

Ilargia eguzkiaren eta Lurraren artean kokatuko da, eguzki-eklipse partziala eginez. 18 urte barru gertatuko da horren moduko hurrengo eklipsea.

Oraingo honetan eguzkiaren zati bat besterik ez du hartuko ilargiak, eta Hego Amerikan eta Antartidan soilik egongo da ikusgai. Leku batzuetan, gainera, ilunabar eklipsatua ikusi ahal izango da.
Ezinbestekoa da neurriak hartzea ikusi nahi izanez gero, eguzkia uneoro egongo baita ikusgai.
eguzki eklipse partziala bilaketarekin bat datozen irudiak

Iturria: Eitb.eus 

Iruzkinak