Bizitza estralurtarra posible dela ondorioztatu du zientzialari talde batek



'Science Advances' aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, Lurretik kanpoko bizitza existitzea "benetako aukera da".


Lurraz haraindiko bizitza existitzea "benetako aukera da", nazioarteko zientzialari talde batek ondorioztatu duenez.

1998an Lurra jo zuten bi meteoritotan ur likidoa, hidrokarburoak eta aminoazidoak topatu ostean iritsi dira ondorio horretara, bizitza sortzeko ezinbesteko osagaiak, hain zuzen ere.

"Beste toki batzuetan bizitza sortzea posible dela ondorioztatu dugu", adierazi du Queenie Chan Erresuma Batuko Unibertsitateko ikertzaileak.



Iturria: eitb.eus

Iruzkinak