Dian Fossey

Dian Fossey (1932-1985) zoologo eta primatologo Amerikarrak Virunga mendian gorilen portaerari buruzko aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen eta baimenik gabeko ehizaren aurka borrokatu zuen.

      Ikasketak bukatu ostean, Afrikara bidaia bat egin zuen (1963) eta bertan tximino handien ikertzaile bat ezagutu zuen tximinoen buruko ikerketa sakona egitera bultzatu zuena. Tximino bakoitzaren bilakaera eta portaera 22 urtetan aztertzen igaro ondoren, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Bizitza osoa aztertzen igaro zuten 1985. urtean kanpalekuan hilda aurkitu zuten arte.

     Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.


Informazio iturria:
https://mujeresconciencia.com/2017/07/08/pequena-grande-dian-fossey/
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/?
https://upload.wikimedia.org/wikipedia/en/thumb/b/b9/Dian_Fossey.jpg/220px-Dian_Fossey.jpg
https://i0.wp.com/www.anthropologies.es/wp-content/uploads/2016/02/mujer1.jpg

Iruzkinak