Greta


Jasone Osoro, Greta, elkar, 2003

Oskar izango da liburu honetako protagonista. Berak haurtzaro gogorra izan zuen eta horrek bere bizitzan garrantzia handia edukiko du. Bera jaio eta oso gutxira, amak abandonatu zuen eta aita nor zen ere ez dute jakingo. Haurtzarotik izango dituen hiru oroitzapen bakarrak, amama Sara, amamaren “Bazar Lola” denda eta dendako manikia “Greta” izango dira. Denboraren poderioz hiru altxor horietatik bi joan egingo zaizkio eta hortik aurrera “Greta” izango da altxor bakarra. Oskarrek “Greta” gauza preziatu bat bezala zaindu eta egunero mimatuko du. Baina ez da zoro egongo, andrakilak eta manikiak bereizten jakingo ditu. Ana, bere andrakila, nazkatuta egongo da eta aukeraketa bat egiteko esango dio Oskarri: Greta edo ni. Oskarrek nor aukeratuko du?




Liburua astuna dela esan daiteke aurrebistaz, baina irakurtzen hasi eta oso erraz murgiltzen zara bertan. Istorioa hiru zatitan zatituta dago, lehengo zatia Oskarren ikuspuntutik idatzita dago, bigarren zatia Gretaren ikuspuntutik eta, azkena, Anaren ikuspuntutik, eta horrek liburua oso aberatsa egiten du. Jasone Osorok, bere lehen eleberri honetan oso ondo deskribatu ditu momentu guztiak, eta sentimenduak eta protagonisten jarrerak garrantzi handia dute. Niri asko gustatu zait eta zuri ere gomendatzen dizut! Ez da alferrikakoa izango!


Irati Gaubeka 2018-01-31

Iruzkinak