Adituak ez dira ados jartzen noiz bilakatu zen txakurra gizakiaren lagunik onena. Batzuen esanean, duela 17.000 urte baino gehiago gertatu zen, Paleolitoan, gizakia ehiztari-biltzaile zenean. Hipotesi horren alde egiten du, adibidez, txakur primitiboen fosilak aurkitu izanak ehizatutako mamuten hezur asko pilatzen diren lekuetan.
Beste batzuek, ordea, etxekotzea Neolitoan gertatu zela diote, hau da, duela 17.000-7.000 urte, gizakia nekazari eta abeltzain bilakatzearekin batera.
Azterketa genetikoek ere ez dute lortu erabat argitzea eztabaida.
informazio iturria: http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina