pirata eskola 2 bilaketarekin bat datozen irudiak

Liburuaren izenburua: Pirata eskola 2
Liburuaren idazlea : Sir Steve Stevenson
Argitaletxea: Mezulari


Pirata eskolako tripulazioa olatuen lehiaketara doa
eta lehiaketa horretan itsasontzi zahar batera sartuko dira.
Itsasontzian Jim erori eta hankan min hartzen du
eta bere erruarengatik galtzen hasiko dira. Jim atzean
utzita taldekideek aurrera jarraituko dute, baina orduan Amaka kapitaina agertu eta ezin dutela taldekiderik atzean utzi esango du. Jimek makila bat hankari lotuta ipini eta aurrera jarraituko dute. Orduantxe beste piratak agertu eta lehia bat sortuko dute, baina Jimek alde egitea lortuko du. Itsasontziaren sotanora heldu
eta altxorra hartzera doala beste pirata bat agertuko da.


Zer gertatuko da Jim eta beste pirataren artean?

Nire ustez liburua oso polita da eta irakurtzea gomendatzen dizuet; bertan abentura asko dago eta abentura gustatzen zaionari liburu hau gomendatzen diet; oso polita da eta gu bezalako umeak agertzen dira, ausartagoak eta indartsuagoak.

Iruzkinak