urrezko orrazia bilaketarekin bat datozen irudiak

Liburuaren izenburua: Urrezko orrazia
Liburuaren egilea: Gaizka Arrostegi
Liburuaren ilustratzailea: Eider Eibar
Argitaletxea: Elkar




Ainhoa bere gurasoekin arbasoen etxera joango da egun batzuk pasatzera.
Ainhoak oporraldi lasaiak izango zirela pentsatuko du, baina ez da horrela izango.
Berak bere birramamaren argazki bat aurkituko du eta Ainhoaren berdin-berdina da. Hortik aurrera zalantza asko izango ditu buruan. Ainhoa birramamaren sekretu bat aurkitu nahian ibiliko da. Gaua igaro ostean baso barrenean sartu eta bertako bizidunak ezagutuko ditu. Haietako batzuk bere lagunak egingo dira eta eta beste batzuk etsaiak. Ainhoa baso barreneko izaki batekin mintzatuko da.  Zer demontre pasatuko da izaki horrekin?

Liburu hau irakurri eta lehenengo kapitulua irakurrita dena egun betean irakurriko duzu. Bertan mitologiako gauzak agertzen dira eta niri oso interesgarria iruditzen zait bertako pertsonaiak oso ezagunak direlako. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet; oso erraza da irakurtzeko, irakurri eta fijatu gauza horietan.

Iruzkinak