Idazlea: Alice Viera
Argitalpen data: 2003
Argitaletxea: EDICIONES SM
Liburu honetan, emakume bat da hasierako protagonista, emakumea haurdun dago.
Oraindik ez dakite zer izen jarri semeari,
liburu bat irakurtzen dagoenez liburu horretako protagonistaren izena jartzea erabakiko du, Anelise, baina aitonari eta amonari ez zaie gustatzen.
Beste liburu bat irakurtzen hasten denean erabakia aldatuko du, eta Silvia deitzea erabakiko du.
Azkenean Silvia izenarekin geratu behar direla ematen duenean umea jaio eta mutila atera da eta Abilio deituko diote semeari.
Semea jaio eta urte batzuetara, Abiliok, bere izena zergatik jarri zioten jakin nahiko du, baina inork ez dio ezer esaten. Zergatik deituko da Abilio? Zer gertatu zen gau hartan?Nork aukeratu zuen?
Niri liburu hau asko gustatu zait, gure adineko mutil baten inguruan hitz egin arren beste garai batekoa da eta horri esker garai hartako gauza gehiago ulertu ditut, halere pixka bat aspergarria egin zait denbora guztian gauzak azaltzen dituelako eta azkenean pisutsua egiten da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina