Nur eta kobazulo liluragarria

nur eta kobazulo liluragarria bilaketarekin bat datozen irudiak


Izenburua: Nur eta kobazulo liluragarria.
Idazlea: Toti Martinez de Lezea.
Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak, S.L. 
Ilustratzailea: Juan Luis Landa.
Bilduma: Nur.
Argitaletxea: Erein.
Argitalpen data: 2013

Nur eta gurasoak, lagun batzuen etxera egun pasa joango dira. Bertan, Nurrek Maddi eta Iraia ezagutuko ditu, eta beraiekin pasako du egun osoa. Lehenengo Iratiko basora joango dira, eta zuhaitz erraldoiaren barruan, Koldo iratxo gidariarekin elkartuko dira. Koldo iratxo gidariak, laminen erreka erakutsiko die, eta Nurrek, urrezko orrazi bat topatuko du. Gurasoekin elkartzen direnean, Koldo desagertu egingo da, gurasoek ezin baitute ikusi.

     Bazkaldu ondoren, Arpea kobazulora autoz joango dira, nahiko urrun baitago. Bidean, zaldi basatiekin egingo dute topo, eta Nurrek, guztiz beltza den eta kopeta aldean izar zuri bat duen zaldiari, argazki bat aterako dio.

     Mendian, lagunak errekan jolasten geratuko dira, eta Nur, bitartean, Arpea kobazulora joango da. Arpea kobazuloan sartzean, oso txikia eta hutsa irudituko zaio, baina jende asko egongo da bertan.

     Nor egongo ote da kobazulo barruan? Zerikusirik izango ote du Nurrek aurkitutako orraziarekin? Lamina egongo al da bertan?

     Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso erraz irakurtzen da eta nire ustez, oso dibertigarria eta liluragarria da. Gainera hainbat marrazki ditu, eta istorioan gehiago sartzen laguntzen dute. Liburuan murgiltzen bazara ezin diozu irakurtzeari utzi. Gainera Euskal mitologiako hainbat pertsonaia aipatzen ditu, eta hori asko gustatu zait.




Iruzkinak