Rita Levi-Moltacini (Turin, 1909- Erroma, 2012), neurologoa eta Italiako senataria izan zen, judutarra zen, eta medikuntza ikasi zuen Turingo unibertsitatean, ondoren, 1936 medikuntzan lizentziatu egin zen.
Zientzia ikerketan aritu zen, Giuseppe Levi neurobiologilari ospetsuaren zuzendaritzpean. Faxismoaren erasoa jasan zuen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, bere jatorri juduagatik, Ameriketako Estatu Batuetara ihes egin zuen, Renato Dulbeccorekin batera. Bertan, Victor Hamburger laborategian egin zuen lana.
1961ean Italiara itzuli zen eta Erroman Biologia Zelularreko Laborategia eratu zuen, zein 1979 arte zuzendu baitzuen. 1961 eta 1969 urteen artean Centre de Recerca Neurobiològica zuzendu zuen.
1986an, Stanley Cohenekin batera, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel Saria irabazi zuen, nerbio-hazkundearen faktorea aurkitzeagatik, hain zuzen ere.
Informazio iturria: Wikipedia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina