Sexy-menduz

sexi-menduz bilaketarekin bat datozen irudiak



FERNANDO MIORILLO: Sexy-menduz, elkar, 2007 azaroa.


Liburu honen protagonistak bi lagun dira, mutilak biak. Beraien izenak Unai eta Aitor dira. Unai 23 urterekin oraindik ez da neska batekin egon, ez da ausartu neska bati hitz erdirik esaten ere. Aitor, berriz, neskekin askotan egoten da, eta Unaik dioenez, ederra ez izanda askotan neskekin olgetan egoten da.

Horregatik, Unaik Aitorri laguntza eskatuko dio gustatzen zaion neskarekin egon dadin, Amagoia. Aitorrek, bere lagunari neskekin hitz egiten erakutsiko diola zin egingo dio, eta horretarako berak 14 urte ingururekin erabiltzen zituen fitxak emango dizkio. Fitxa horiek Aitorrek egindakoak izango dira, eta bertan, neskekin zelan jokatzen den azalduko du. Baina horretarako ahalegina egin behar du. Zerbait ikasiko ote du fitxekin? Lortuko ote du Unaik Amagoiarekin hitz egiten? Batera amaituko dute?

Liburu hau nire gustukoena izan ez arren, liburu polita eta desberdina dela uste dut. Horrelako estiloa duen lehenengo liburua izan da, eta nik beste estilo batzuk irakurtzen ditut. Dena den, horrelako liburu gehiago irakurriko nituzke. Beraz, irakurtzea gomendatzen dut.

Nagore Cengotitabengoa Navarro

Iruzkinak