TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute



Iaz jakin zen TRAPPIST-1 izar nano gorri eta hotzaren inguruan zazpi planeta zeudela, eta haietako batzuk bizigarriak izan zitezkeela aurreikusi zen. Urtebeteko ikerketen ondoren, emaitza berriak argitaratu dituzte: zazpi planetetatik gehienak arrokatsuak dira eta badute ura. Zehazki, haien masaren % 5 da ura.  Ikertzaileen ustez, emaitza berriek erakusten dute TRAPPIST-1eko planetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla zentzu askotan.

 Aurrerantzean saiatuko dira argitzen planeta guztietatik zein den bizigarria izateko aukera gehien duena. Oraingoz, badirudi TRAPPIST-1e planeta dela zazpietatik Lurraren antzekoena.

 
Informazioa eta argazkia: http://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/trappist-1-exoplanetak-eguzki-sistemako-planeten-a/ 

Iruzkinak