Beti iparralderantz

Liburuaren izenburua: Beti iparralderantz
Idazlea: Jon Arretxe
Marrazkilaria: Cristina Fernandez
Argitaletxea: erein
Urtea: 2014

Gure protagonista Drissa deitzen da eta Malinen, Senegaletik hurbil dagoen Kayes  herrian jaio da. Bere gurasoekin eta bere anai- arrebekin bizi da. Egun batean bere aita bere lanpostutik kendu eta ondorioz Europara bizitzera joan beharko da lanpostu bat aurkitzeko. Aitak hilero mezu bat bidaliko du ondo dagoela esanez eta dirua bidaliz, baina egun batean ez du mezurik bidaliko eta bere semea, gure protagonistak, bere bila joatea erabakiko du.
Bidaia horretan mutil bat ezagutu eta berekin bidaiatuko du. Bidaia egiten abentura asko pasatuko dituzte adibidez: nomada batzuekin desertua pasatzea…
Protagonistak bere aita aurkituko du? non egongo da? zer gertatuko zitzaion?

Niri liburu hau asko gustatu zait, lehenengo momentutik gustatu zitzaidan. Oso arin irakurtzen da 157 orri ditu eta ilustrazio benetan ederrak ditu.

Iruzkinak