Idazlea: Ana Galán
Marrazkiak: Pablo Pino
Argitaletxea: Aizkorri
Argitaratua: 2013
Liburu honetako protagonista, Cale da; mutiko azkarra eta abenturazalea. Berak Mondrago deitzen den herensuge bat dauka. Herensuge honek ezingo du hegan egin, hegaletako arazo bat baitu. Egun baten, Calek eta bere lagunek, mendi tontorrean altxor bat dagoela irakurriko dute protagonista irakurtzen ari den liburuan. Mutikoak mendirantz abiatuko dira, eta baso baten sartuz tunika beltz batez jantzita doan gizon bat ikusiko dute. Umeak beldurturik, bidean aurrera egingo dute eta zelai baten erdian berriro gizon misteriotsu horrekin aurrez aurre elkartuko dira. Gizon honek ez die ezer esango ordea. Umeek aurrera egingo dute, eta mendi magalean daudela, herensuge zuhaitza ikusiko dute. Han daudela, Cale zulo batera jausiko da. Zer gertatuko zaio Cale-i? Mendi tontorrera igo eta altxorra aurkituko al dute? Horri buruzko xehetasunak jakin nahi izanez gero, liburua irakurtzera animatzen zaitut.
Nire ustez liburu hau oso interesgarria eta berezia da; izan ere, liburuko protagonista liburu bat irakurtzen ari da, eta narrazioan zehar, protagonista irakurtzen ari den liburuko testu zatiak ere azaltzen dira. Gainera, poemak edo testu arraroak ere agertzen dira. Liburua barregarria ere bada eta oso misteriotsua. Irakurtzea gomendatzen dizuet.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina