Dame Jane Goodall, 1934ko apirilaren 3an Londresen jaio zen eta naturalista, aktibista eta primatologa da. Bere bizitza gehiena, tximinoen jokabidea ikertzen eman du Afrikan.
Egoera basatian zeuden tximinoen aitzindaria izan zen. 1965ean Gombe Stream ikerkuntza zentroa sortu zuen eta urte berean, Etologian doktoratua lortu zuen Cambridgeko Unibertsitatean.
"Soilik ulertzen baditugu, zaindu ahal izango ditugu. Soilik zaintzen baditugu, lagundu ahal izango diegu. Soilik laguntzen badiegu, salbatuko dira"
Txikitatik, Afrikara joan nahi zuen han animalien artean bizi ahal izateko eta horiei buruz liburuak idazteko. Horregatik, eskola ikasketak bukatutakoan, idazkaritza ikasi zuen. Geroago, tximinoen jokabidea aztertzea erabaki zuen, keniako lagun batek, bertara joatea gonbidatu zionean.
Gaur egun oraindik, 50 urte geroago, tximinoen inguruko ikerketak egiten jarraitzen du, egunero beraiekin "biziz". Honek espezie basati buruzko ikerketa luzeena osatzen du.
Informazio iturria: Wikipedia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina