Nur eta alfombra hegalaria

Liburuaren izenburua: Nur eta alfonbra hegalaria
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Marrazkilaria: Juan luis Landa
Argitaletxea: erein
Urtea: 2011


Gure protagonista Nur da, oraingo honetan Damaskora, Siriako hiriburura joan da, bere aita bertan jaio delako eta han familia daukalako.
Bere lehengusu eta lehengusinekin merkatuan jolasten ari denean alfonbra denda bat aurkituko du, dendan gizon nagusi bat egongo da, gizon nagusi horrek alfonbra hegalari bat existitzen dela esango dio, eta ipuin bat kontatuko dio.
Ipuin hartan Nur izeneko neska baten historia kontatzen da eta nola alfonbra magiko bat erosten duen. Alfonbra magiko horrekin hegan egin, baina Damaskoko agintaria alfonbra hegalari bat existitzen dela konturatzean, Nurren bila joango da alfonbra hegalaria kentzeko.
Zer gertatuko da Nurrekin? Alfonbra kenduko diote?

Niri liburu hau asko gustatu zait, gainera 156 orri soilik ditu, oso arin irakurtzen da. Hasieran pixka bat astuna egiten da, baina gero erakarri egiten zaitu. Orokorrean asko gustatu zait.

Iruzkinak