ARGITALETXEA: Erein
EGILEA: Toti Martínez de Lezea
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa
BILDUMA: Nur euskaraz, 7
ARGITALPEN DATA: 2011-12-02
Liburu honetako protagonista Nur deituriko neska gazte bat da. Nur Larrabetzukoa da, baina 5 urte daramatza Txinan bizitzen. Bere urtebetetzearengatik bera eta gurasoak Larrabetzura etorriko dira. Bertan aitonak, opari bat emango dio, opariaren barruan giltza zahar bat egongo da eta Nurrek zerena den asmatu beharko du, aitonaren oihanean eginda dagoen etxetxo bateko giltza da, etxe horren ondoan lau puntu kardinalak adierazten dituen borobil bat egongo da, “haize arrosa” bat. Nur eta lagunek harrituta “haize arrosa” hori aztertzen hasiko dira. Zertarako izango da “haize arrosa”?
Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, nire adineko gazteentzat dela uste dut.
Gainera Nur bildumako liburuak betidanik irakurri ditut eta asko gustatu zaizkit.
Horregatik, 10-14 urte dutenei gomendatzen diet liburu hau.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina