Idazlea: Roberto Pavanello
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Blasco Pisapia
Buntzok, afal ostean Japoniako gereziondo garrantzitsuen kondaira bat kontatuko du:
Kondairak dioenez orain dela 2000 urte mutil batek gau eta egun pasatzen du gereziondo baten itzalean eserita. Denbora pasa ahala ume hori handitzen joango da, samurai bihurtu arte. Egun batean samuraia gaixotu eta berekin batera gereziondoak ez ditu hostoak edukiko. Kondaira horren ondorioz esaten da gereziondoak hostoak ez baditu, samurai bihurtu den umearen espiritua haserre dagoela.
Kondaira kontatu ostean, Buntzok gereziondo horrek hostoak izateko garaia duela aipatuko du, baina…. Zer gertatuko da gereziondoaren kondairarekin? Zer egingo dute gure lagunek?
Nire iritziz liburu hau oso ona da, abenturazko liburua delako. Gainera liburu honetan samuraiak agertzen dira, eta niri asko gustatzen zaizkit samuraiak. Horrez gain liburu hau Bat Pat bildumakoa da, eta gustuko ditut bilduma honetako liburuak. Liburuak marrazki edo ilustrazio asko ditu eta oso ulergarria da. Horregatik irakurtzea gomendatzen dizuet.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina