"Erlikia” omen den galaxia bat aurkitu dutela baieztatu dute Kanarietako Astrofisika Institutuko ikertzaileek Nature aldizkarian. Milioi bat izarrek baino gehiagok osatzen dute eta ez ei da aldatu unibertsoa unibertso denetik. Emaitzak aldizkari horretan zabaldu dituzte, Hubble espazio teleskopioak hartutako irudiekin batera.
Mila galaxia masibotik bat unibertso primitiboaren “erlikia bat” da, eta duela milaka urte sortu zenean zituen ezaugarriak bere horretan gorde ditu. Pertseoren kumuluaren erdigunean kokatuta dago.
Informazio iturria: eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina