Bizitzaren oihanean galdurik


Izenburua:
Bizitzaren oihanean galdurik
bizitzaren oihanean galdurik bilaketarekin bat datozen irudiakEgilea: Iñaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 1999
Ilustratzailea: Jesse
Bilduma: Ekin
Liburu honetan hiru narrazio desberdin daude; hiru istorio hauek antzina gertatutako narrazioak dira, eta hauek irakaspen bat daukate. Narrazio bakoitzak gauza bat azaldu nahi du, gertakari bakoitzak ikasteko balio du, Baina narrazio guztiek helburu berdina dute, bizitza nolakoa den azaltzea. Bizitzan ditugun oztopoak, erraztasunak… liburuan denok ondo eramaten jakin behar dugula, itxaropena eta bizi poza bilatu behar dugula, horrez gain, bizitza oihan bat bezala dela esaten du, zergatik dio hori?

Niri liburu hau ez zait gustatu, uste dut, ez duela nire adinerako hiztegi egokia, hori dela eta ulertzeko zaila egin zait. Ondorioz, ez nioke nire adineko inori gomendatuko liburu hau, baina gaia nahiko interesgarria iruditu zait, horregatik adin nagusikoei gomendatuko nieke liburu hau.

Iruzkinak