Duela 42 milioi urteko sirenio-espezie bat aurkitu dute Piriniotan

Piriniotan sirenioak bizi ziren duela 42 milioi urte, itsasertzeko eremua zen garaian. Hala eman dute aditzera EHUko, Zaragozako Unibertsitateko eta Nova Lisboa Unibertsitateko ikertzaileek, Huescako Sobrarbe geoparkean aurkitutako sirenio-hezurretan oinarrituta. 300 sirenio-hezur fosil aurkitu dituzte, eta orain arte ezagutu gabeko sirenio-espezie bati dagozkiola frogatu dute.

Sobrarbesiren cardieli deitu diote, eta Scientific Reports aldizkarian eman dute haren berri. Europa mendebaldeko sireniorik zaharrena da, eta animaliaren eskeletuko ia hezur guztiak aurkitu dituzte; gutxienez, 6 banakori dagozkie, helduak eta gazteak barne.
duela-42-milioi-urteko-sirenio-espezie-berri-bat-aIturria: Zientzia.eus

Iruzkinak