VIII. Euskararen Transmisioa Mintegia: “Diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar ditu euskarak”

Goizeko 9:00etan eman zitzaion asteazkenean hasiera, Euskara Elkarteak antolatutako “VIII. Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia”ri , Portaleko Areto Nagusian. Euskarari buruzko hainbat ikerketa, gogoeta, kezka eta egitasmo partekatu ziren. Aurtengo edizioan agerian geratu da euskararen biziberritzean funtsezkoa dela maitasunez jardutea gazteekin eta etorkinekin, eta diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar dituela euskarak. Hitzaldien ostean, Jaime Altunak gidatutako mahainguruarekin amaitu zen aurtengo ekitaldia, 14:30ak aldera.





Informazio iturria; Kitto

Iruzkinak