Azken ikerketaren arabera, uste zutena baino are handiagoa da plastikozko uhartea, Ozeano Barean, Kalifornia eta Hawaii artean, metatutako plastiko-multzoa. Zehazki, 1,6 milioi km2-ko azalera du, hau da, Euskal Herria baino 76 aldiz handiagoa da. Gainera, esponentzialki hazten ari dela ohartarazi dute ikertzaileek. Ocean Cleanup Fundazioak zuzendu du ikerketa. Datuak biltzeko, 30 ontzi eta bi hegazkin erabili dituzte.
Informazio iturria: Elhuyar aldizkaria
Informazio iturria: Elhuyar aldizkaria
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina